XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina iturri gardenak eta goroldioz berdatzen diren aintzirak hurrean izan daitezela eta zelaietatik ihes egin dezan erreka mehar bat, eta palmondo batek edo basoliondo handi batek gerizpe dezatela ataria, aldameneko urbazterrak, udaberrian
Hauen inguruan izpiliku berdeak lora daitezela, eta sarpoil urrutitik usaintsuak, eta usain astuneko azitrai ugari, eta edan dezatela bioletek haiek berak bustitzen dituen iturria.
Eta erlauntzek berek, dela zuhaitz-azal hustuekin eginda daudela, dela zume malguez ehoak direla, sarbide estuak izan ditzatela; ezen neguak uzkurtu egiten du eztia bere hotzarekin eta beroak urtuta lagatzen du.
Indar batari eta besteari beldur berdintsua izan behar diete erleek; beren etxeetan ez dituzte alferrik gantzutzen argizariz haizebide meheak, norgehiagokan, (...)